Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 21 parkea garbitzen aitagirre BARRENHerria garbi mantentzeko ohiko zerbitzuaz gainera, zenbait gune sakonago garbitzen ditu Elgoibarko Udalak, garbiketa bereziko taldearen bidez.

Lan horiek egiteko, presio handiko garbigailuak eta antzerako beste zenbait tresna erabiltzen dituzte, tartean detergentea lainoztatzeko balio duten motxilak.

Azken egunetan hasi duten garbiketa kanpaina honetan herriko hainbat gunetan aritu dira lanean. Ermuaranbiden, Giza Eskubideen parkean, Santa Klaran eta San Roken espaloiak garbitu dituzte, eta une honetan garbiketa-talde berezia lanean ari da Aita Agirre kulturgune aurreko haur-parkean, Maalako haur-parkean eta Trenbide kaleko etxebizitzen arkupeetan. Datorren astean, besteak beste, Ezenarro eta Pedro Migel Urruzuno kaleak garbitzen arituko dira. Gainera, Idotorbeko eta Sigmako parkeetako jolasak eta egitura-elementuak berritzeko eta zaharberritzeko lanak amaitu ondoren, horietako lurzoruak garbitzea ere aurreikusten dute. Garbiketa kanpaina maiatzean amaitzea aurreikusten dute.

*Argazkiak: Elgoibarko Udala

2023 04 19 jolasparkeak garbitzen elgoibar udala maala

2023 04 19 jolasparkeak garbitzen elgoibar udala

2023 04 19 jolasparkeak garbitzen elgoibar udala b1

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza