Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 19 errotaberri eskalerak elgoibar obrakErrotaberriko eskilara mekanikoak kendu eta leku berean igogailu publiko bat eraikitzeko lanak hasi dituzte, eta Udaletik ohartarazi dute lanok hainbat aldaketa eta eragozpen eragingo dituztela.

Azken egunotan eskilara mekanikoak desmuntatzeko hainbat lan egiten dihardute eta datozen egunetan eskilara mekanikoak kendu eta lanei ekiteko grua ipiniko dute. Hori dela-eta, eskailera mekanikoen alboan dauden eskailerak ezingo dira erabili. Datozen hilabeteetan "puntualki" errepikatuko den eragozpena dela zehaztu dute Udaletik.

Era berean, San Roke kaleko zenbait aparkaleku ezingo dira erabili obrak irauten duen bitartean. Obren exekuzio-epea zazpi hilabete ingurukoa da. 2023 hasieran igogailua erabilgarri egongo dela aurreratu du Udalak.

Udaleko arduradunek esan dute auzotarrei ahalik eta eraginik txikiena sortzen ahaleginduko direla, eta unean-unean emango dituztela beharreko abisuak.

Igogailu berriak 15,55 metroko kota-aldea gaindituko du, eta 630 Kg/8 pertsonarentzat izango da. Aurrekontua 457.322,78 eurokoa da, BEZa kanpo.

2022 07 19 errotaberri eskalerak elgoibar obrak b1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza