Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 09 sigmakopasabidea1Gaur arratsaldean zabalduko dute Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen oinezkoentzako pasabidea. 18:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.

Elgoibarko Udalak 178.810 euro inbertituko ditu Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen pasabidea egiten. Joan den irailaren 5ean hasi zituzten pasabide zaharra eraisteko lanak eta gaur zabalduko dute 634 errepidea gurutzatzeko oinezkoentzako pasabide berria. Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, hamazazpi metro ditu pasabideak, eta irisgarritasuna hobetzeko igogailua jarri diote Olasoko aldean.

2015 01 09 sigmakopasabidea3 2015 01 09 sigmakopasabidea

 

San Rokeko pasabidea 

Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen pasabidea eta igogailuak egiteko lanak ere “bide onetik” doazela jakinarazi du Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak, eta “hilabeteko epean” amaituta egongo direla adierazi du.  

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza