Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, 1963ko) EAJko politikaria da. Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta baita EUDELeko presidentea ere. Espainiako Senataria izan zen 2016tik 2019ra bitartean, eta 2020ko irailetik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua da. Joan zen astean Hezkuntza Lege berriari buruzko hitzaldia eman zuen Elgoibarren.
Elgoibarko Udalak, eta herriko hezkuntza komunitateak Elgoibarko Hezkuntza Mahaia sortu dute, elkarlana ahalbidetuko duen hezkuntza partaidetza-egitura iraunkorra sortzeko, elkarbizitza osasuntsua eta inklusiboa hobetzeko eta hezkuntza beharrak identifikatuz, erantzun bateratu bat emateko.
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Guztira hamazortzi esperimentu daude ikusgai bideoetan, eskualdeko zortzi ikastetxeetan egin dituztenak, -tartean Elgoibarkoak-, eta horien aldeko botoa emateko aukera dago.
Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak jendaurrean erakutsi zituzten zapatuan egin zuten Elgoibarko Zientzia Azokaren estreinako ekitaldian, eta asko izan ziren Lekuederren jarri zuten karpara hurbildu ziren herritarrak.