Mekako lanbide heziketako zenbait ikasleak orientazio txapelketa batean parte hartzen dihardute. Orientazioa, talde lana, erabakiak hartzeko gaitasuna eta QR kodeen erabilera landuko dituzte Agenda 2030 Orientazio Txapelketan.
ZTIAM (STEAM) arloan, hau da, zientzia, teknologia, ingeriaritza, artea edo matematikekin zerikusia duten lanbideetan diharduten Elgoibarko bederatzi emakume, Bizilabe egitasmoko 10 eta 14 urte bitarteko gazteekin batu dira esperientziak elkartrukatzeko.
Pettarra, Arbaila eta Basabürüa saskiak jarri dituzte salgai Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saski salmenta kanpainan, eta urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi die elgoibartarrei.
Elgoibarko Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen duten jolastokia berritzeko prozesua hasi zuten 2019an, eta umeek jolas egiteko natur parke bat sortzea izan da egitasmo horren barruan egin duten azken lana, baina ez azkenengoa.
Joan zen zapatuan Herri Eskolako atea ireki zuten, eta herritarrek ikastetxea bisitatzeko aukera izan zuten Elgoibarko Herri Eskolako Jaian. Goizean goizetik lanean jardun ziren ikastetxeko irakasle eta gurasoak, eta giro onean joan zen eguna.
Jolasaren Astea antolatu dute aurten jostailu erakusketaren ordez, eta jolasak kalera atera dituzte. Lekueder, Kalegoen plaza edota Urazandiko parkeak ezohiko jolasgune bilakatuta ikusi ditugu, eta umeak, pozik, kalean jolasean.