Euskal Eskola Publikoaren jaiaren harira, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkaritza bati harrera egin diete gaur, hilak, 27, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kulturako sailburuak Lehendakaritzan. (bideoa dauka)
Euskadiko Lanbide Heziketaren Astea ospatzen dihardute Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 50 zentro inguruk, tartean Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeek. Lanbide Heziketak gurasoengana eta DBHko nahiz Batxilergoko ikasleengana gerturatu nahi du, bai eta Euskadiko prestakuntza zikloak bertatik bertara ezagutu nahi dituen edonorengana ere.
SpainSkills Lanbide Heziketako olinpiadak jokatu dituzte, maiatzaren 5etik 9ra bitartean, Madrilen, eta Elgoibarko ikastetxeetako ordezkariak lehiatu dira bertan. IMHko ikasle Jon Lapeirak urrezko domina lortu du CNC proban.
Aurreko urteetan bezala, 2015ean hitzarmen bateratuak sinatu ditu Elgoibarko Udalak herriko eskolekin (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka). Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei 14/15 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Maiatzaren 5etik 9ra bitartean jokatuko dira Lanbide Heziketako Skills olinpiadak, Madrilen. Lanbide Heziketako selekzioa lehiatuko da han, eta Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetako ikasle bana ere izango dira tartean: Jon Lapeira IMHkoa eta Eneko Alkorta Mekakoa.