Zuhaitzaren astea izango da hau Elgoibarren. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hainbat zuhaitz landatuko dituzte Moru mendian. Herri Eskolako ikasleak aritu dira lanean gaur eta ikastolakoak barikuan joango dira zuhaitzak landatzera (bideoan).
Elgoibar Ikastolako DBH3. mailako ikasleak ziberjazarpena edo jazarpen zibernetikoa lantzen ari dira ikasturte honetan, Erasmus + proiektuaren baitan, Turkiako Istanbul Anadolu Lisesi institutuko eta Martinikako Lycée Pro Léopold Bissol institutuko ikasleleekin elkarlanean.
Meka Lanbide Eskolak bere komunitatean parte izan diren sortzaile, ikasle ohi eta herritarrak gonbidatu zituen 'Elkartasun guneak' topaketan parte hartzera eta egungo ikasleekin esperientziak trukatzera; eta, esperientzia "aberasgarria" izan dela azaldu dute ikastetxeko arduradunek.