Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 06 jabier larrañaga agurra elgoibar ikastolaElgoibar Ikastolako zuzendari izan den Jabier Larrañagak erretiroa hartu zuen irailaren 6an, bere urtebetetze egunean, eta agurra egin zioten bere ibilbidean lankide izan dituen irakasle eta Ikastolako langileek.

Elgoibar Ikastolako “erreferente osoa" izan dela nabarmendu dute Ikastolatik. Langile ohiek eta gaur egungo lantaldekoek ikastolako erdiko aretoan bildurik egin zioten agurra Larrañagari. Kristina Bernalek aipatu zuen erreferente pedagogiko aparta izan dela Larrañaga, eta bere lanerako tinkotasunarekin batera ikastola norabide egokian jartzen asmatu izana aitortu zizkion.

Guztiek batera kantatu zioten habaneran, irakasle aldian egindako lana aipatu zuten, eta, batik bat, azken urteetan zuzendaritza taldean egindako ekarpenengatik nabarmendu zuten Larrañaga, ikasketa buru eta, batez ere, zuzendari gisa. "Bere eskutik etorri dira ikastolara azken urteetako berrikuntza pedagogikoak", adierazi dute.
Etapa berriaz goza dezala opa diote: "Jakin badakigu zaletasunik ez duela falta horretarako. Aho batez kantatu diogun bezala, denbora librea zorionera mugatzea izango du aurrerantzean eginkizun bakar. Eskerrik asko, Jabier".

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza