Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 15 IMHko ikasle eta irakasleak Euskoskills olinpiadetanBi domina etxeratu dituzte IMHko ikasleek joan zen astean jokatu zuten EuskoSkills txapelketatik.

EuskoSkills txapelketa, Lanbide Heziketako olinpiadak izenez ezagutzen dena, Irungo Ficoban jokatu zuten joan zen eguazten eta eguenean, eta IMH Campuseko hamar ikaslek eta haien irakasle taldeak parte hartu zuten bertan, CAD-Diseinu Mekanikoan, CNC-Fresaketan eta Elkarlan-Robotikan. 
Txapelketa horretan, urrezko bi domina eskuratu zituzten IMHko ikasleek: Oier Galindo Ramon elgoibartarrak CAD-Diseinu Mekanikoan, eta Alberto Arribas Luque soraluzearrak, CNC Fresaketan. Eta EuskoSkillsetan irabazita, SpainSkills lehiaketarako sailkatu dira orain. 2024ko urtarrilean jokatzekoa da txapelketa hori.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza