Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 09 ekiten robotaElgoibarko gazteek herrian duten hezkuntza eta lan eskaintza, -lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria- bertatik bertara ezagutu ditzaten, Udalak Ekiten Tailerren XV. edizioa antolatu du IMH Campus, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Joan den martxoan eta apirilean, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek lanbide-heziketako ikasleen bizipenak ezagutu zituzten. Era berean, Danobat enpresa bisitatu zuten, eta bisita erakargarriagoa eta dinamikoagoa izan zedin, enpresako beharginak elkarrizketatzeko aukera izan zuten ikasleek. Langileek industria-enpresa baten inguruko azalpenak eman zizkieten. Jardunaldiaren ondoren, ikusi eta entzundakoen inguruan hausnartzeko saioan parte hartu zuten. Manahmana enpresako kideek gidatu zuten hausnarketa saioa.

Era berean, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. mailako ikasleek IMH Campusen eta Meka Lanbide Eskolaren instalakuntzak bisitatu zituzten, epealdi berean. Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Elgoibarko Unibertsitateak beren instalazioak erakutsi zizkieten, ikastetxe horietan Lanbide Heziketa eta unibertsitate-prestakuntza nola irakasten dituzten erakutsiz, eta ikastetxe horietako ikasleek euren bizipenak eta esperientziak elkarbanatu zituzten bisitariekin.

2023 05 09 Ekiten danobat arg 1

2023 05 09 Ekiten danobat arg 3

2023 05 09 Ekiten danobat arg 4

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza