Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 05 iker floresDebabarreneko dislexia elkarteak antolatuta, egokitzapenen garrantziari buruzko hitzaldia emango du Iker Floresek apirilaren 20an, Elgoibarko Kultur Etxean.

Lehen Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua da Iker Flores Fernandez. Entzumen eta Lengoaian aditua, masterra ere badauka ikasketa zailtasunen alorrean eta irakaslea da Hezkuntza Premia Berezietan. Besteak beste, lege aldetik premia bereziko ikasleen egoeraz berba egingo du, eta hartzen diren neurriez eta hartu beharko liratekeenez ere bai.

Dislegik Elgoibarko Udalaren eta DanobatGroupen laguntzaz antolatu duen hitzaldia hezkuntza alorreko adituei zuzenduta dago. 17:00etan izango da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza