Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 04 hitzarmena elgoibar udala ikastetxeakUrtero bezala, “Bizitzarako prestakuntza euskaraz” programen baitan, Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratua sinatu du herriko ikastetxeekin.

Guztira 210.300 euroko dirulaguntza emango die Udalak ikastetxeei, 2022/2023 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
Honela banatu dute dirua:

  • Elgoibarko Herri Eskola: 32.741,29 euro
  • IES Elgoibar BHI: 24.301,00 euro
  • Elgoibar Ikastola: 71.121,69 euro
  • Meka Elgoibar: 7.947,00 euro
  • IMH: 72.358,00 euro
  • EPA: 1.826,00 euro

Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Nerea Gorostiza Uriguen, Herri Eskolako zuzendaria; Iratxe Azkuna Atxalandabaso, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain Aristondo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria.

2023 04 04 hitzarmena elgoibar udala ikastetxeak b1

 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza