Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 02 zuberoako ikastolak saski kanpaina aurkezpena 1024x684Zuberoako produktuekin osatutako Ahuzki, Irati eta Orhi saskiak jarri dituzte salgai Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saski salmenta kanpainan, 18. urtez jarraian.

Atzo, azaroak 1, hasi zuten Zuberoako Basabürüko Alozekoa Ikastolaren eta Pettarrango Eperra Ikastolaren aldeko Eguberrietako saski salmenta kanpaina. Urtero moduan, bertako produktuekin osatutako otarren salmentaren bidez jasotako dirua euskararen transmisioa bermatzen duten ikastolen alde erabiliko dutela azaldu zuten kanpainaren aurkezpenean. Ipar Euskal Herrian euskara ez da ofiziala, eta Frantziako Estatuak traba ugari ezartzen dizkio hizkuntza gutxituari. Besteak beste, aurten Parisek erabaki du murgiltze eredua “konstituzioaren aurkakoa” dela. Zuberoako ikastolek nabarmendu dute saskien xedeetako bat dela euren esku dauden dinamikak martxan jartzea: “Bihar eta etorkizunean autonomia handiago batekin bizitzeko gisan”. Era berean, ikastolak lagunduz euskara sustatzeko deia egin dute. “Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen”.

Elgoibarko Izarrak Zuberoako ikastolen aldeko saskiok salduko ditu aurten ere. Saskiak eskatzeko azken eguna azaroaren 26a izango da. Interesatuek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943 741 626 telefonora deitu dezakete.

Basaburuko eta Pettarreango guraso eta guraso ohien produktuez osatutako hiru saski egongo dira aukeran: Ahuzki, 40 eurokoa; Irati, 55 euokoa eta Orhi, 70 eurokoa.

  • Ahuzki: xerriki patea, ahate gibel berrosatua, eztia, bizkotxo poltsa eta ardi gazna.
  • Irati: xerriki patea, ahate gibel berrosatua, xahalki xehatua saltsan, eztia, bizkotxo poltsa eta ardi gazna.
  • Orhi: Ahate gibela, bizkotxo gatzatuak, lukainka, azafrai erreximenta eta ardi gazna.

 

2021 11 02 Xiberoko otarrak 2021 elgoibar izarra

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza