Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 15 2017 03 16 zuhaitz eguna elgoibar albitzuri laneanMoru mendian egingo dute estreinakoz Zuhaitz Eguna, martxoaren 21ean. Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek 160 zuhaitz landatuko dituzte, aureko urteetan baino dezente gehiago.

Elgoibarko Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hainbat zuhaitz landatuko dituzte martxoaren 21ean ospatuko duten Zuhaitz Egunean. Zuhaitzak landatuko dituzten lekua izango da aurtengo berrikuntza nagusia, Moru mendian landatuko baitituzte. Azken urteetako Zuhaitz Egunetan Albitzurin landatu dituzte, iaz Melitoneko errotonda ondoko berdeguneetan landatu bazituzten ere. 

 • Aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago

Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak) emandako 160 zuhaitz landatuko dituzte ikasleek, zehazki: 45 lizar, 45 haritz, 45 urki eta 25 gorosti. Aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago dira, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan dezan. Hiru autobusetan igoko dira ikasleak Idotorbera eta handik joango dira Moru mendiaren magalera, Udalak zuhaitzak landatzeko aukeratu duen tokira. 09:50ean hasiko dute zuhaitzen landaketa. Lanak amaitutakoan Moruko tontorreraino igoko dira, mokadutxoa hartzera. Hondakin gutxiago sortzeko, aurtengo hamaiketakoa herriko okindegietako txoripan edo txorixo opila eta fruta izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Indarrak berreskuratutakoan, Morun egiten diharduten indusketa arkeologikoen berri jasoko dute ikasleek.
 • Andoni Segundok idatzitako liburuaren aurkezpena
Zuhaitz Eguna osatzeko, Andoni Segundo Armero elgoibartarrak idatzitako eta Udalak argitaratutako Elgoibarko zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa liburua aurkeztuko dute arratsaldean, 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza