Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 02 steam sari banaketa elgoibar BARREN niala magoaDebegesak antolatzen duen 'We Make Debabarrena! STEAM' erronkako ekimen honetan 27 esperimentu jaso dituzte, eta esperimentuen balorazioak eta ikustaldiak kontuan hartu ondoren, hiru irabazle izendatu dituzte. Aita Agirre Kulturgunean egin dute, gaur goizean, sari banaketa ekitaldia.

2023 05 20 zientzia azoka elgoibar 2 BARREN ozpElgoibarko ikasleek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuen topagune eta erakusleiho izan da gaur, bigarren urtez jarraian, Lekueder parkea.

2023 05 18 pleno txikia udaletxeko balkoian Elgoibar udalaEskola Agenda 21eko ikasturte honetako Osoko Bilkura Txikia egin zuten Elgoibarko ikasleek, joan den eguenean, udaletxean.

2023 05 15 IMHko ikasle eta irakasleak Euskoskills olinpiadetanBi domina etxeratu dituzte IMHko ikasleek joan zen astean jokatu zuten EuskoSkills txapelketatik.

2023 05 12 Zientzia azoka 2022 Taldeko argazkiaZientzia azokaren bigarren edizioa antolatu dute maiatzaren 20rako, Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakusteko, eta baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzeko eta kultura zientifikoa handitzeko.

2023 05 10 udako ikastaroak UEUElgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, ekaina eta uztaila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.

2023 05 09 ekiten robotaElgoibarko gazteek herrian duten hezkuntza eta lan eskaintza, -lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria- bertatik bertara ezagutu ditzaten, Udalak Ekiten Tailerren XV. edizioa antolatu du IMH Campus, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza