Pilarko orubean eraiki asmo duten egoitzaren proiektuarekin eta kudeaketa ereduarekin kezkatuta daude Duintasuna-Gaurgeroan. Pilarreko egoitzarena "gezurren, bete gabeko promesen, engainuen eta gurutzatutako interesen historia" dela salatu dute, eta kronograma batean jaso dituzte orain arte instituzioetatik esandakoak eta emandako pausoak.
Gaur da LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarrikapenak plazara aterako dituzte Elgoibarren. Eguerdian Elgoibar BH Institutuko Hezkidetza Taldeko ikasleak batu dira Kalegoen plazan, eta arratsalderako beste elkarretaratze bat dago deituta.