Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta LGTBI fobiaren kontra egiteko ekintza baten berri eman dute Mendaroko Udaletik.
Europaren lotsak lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar Mendaron, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu dute protesta ekitaldia.
Morkaiko Leizarpe Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Udalaren babesarekin antolatu duten historiaurreari buruzko zikloko bigarren hitzaldia eman zuen Mari Jose Iriarte-Chiapussok barikuan Mendaron, eta Alvaro Arrizabalagak emandako hitzaldian gertatu bezala, aretoa bete xamartu egin zen, bariku iluntzea izanda ere.