Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 07 verdini taldea janire rodriguez'Ilunpetik argira' dokumentala emango dute uztailaren 22an Maalako parkean, 'Kultura ilargipean' egitasmoaren barruan. Verdini dantza taldeari buruzko dokumentala da. Aniztasun funtzionala dute taldeko dantzariek, Down sindromea gehienek, eta haientzako propio sortutako taldea da. Janire Rodriguez De Gabriel (Elgoibar, 2000) da dokumentalaren sortzaileetako bat. 

2023 07 07 maria munoz elk kilibarrenMendaroko garagardo azokan batzen den dirua jasoko duen ikertzaile taldeko buruetako bat da Maria Muñoz Caff arel (Madril, 1980). Ikerbasqueko ikertzailea da eta Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan egiten du lan, bularreko minbizia ikertzen. Minbizia naturalizatzea derrigorra dela dio, eta asmo horrekin etorriko da Mendarora.

2023 07 05 2022 07 16 zerua eta garia ukraina zezen mek BARRENIaz antolatu zuten estreinakoz garagardo azoka solidarioa, Ukrainarekiko elkartasunez. 'Zerua eta garia' izena jarri zioten, eta izan zuen harrera ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute.

2023 07 04 autobusa RTVE batu d belaunaldira kanpaina BARREN45 urtetik gorako pertsonek gaitasun digitalak garatzeko duten beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko; eta, arrakala (edo eten) digitala hausteko jarri zuten abian 'Batu D belaunaldiarekin' izeneko kanpaina. Eguaztenera arte Elgoibarren izango da kanpaina ibiltari honetako autobusa.

2023 07 03 hilketa matxista elkarretaratzea etrasorikez erantzunikgabe pankarta elgoibar BARRENGizonezko batek bere bikotekidea hil zuen zapatuan Iruñean, labankadaz, eta ondoren bere burua entregatu zuen. Gertatutakoa ikertzen ari dira Espainiako Polizia eta udaltzainak, baina baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela atxilotuari. Narrutsik Elgoibarko Talde Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak gaurko.

2023 06 30 txankakua txartela

Txankakuaren txartela erabiltzeko kanpaina jarriko du martxan merkatari elkarteak bihartik aurrera. Txartelarekin egindako lehen erosketagatik ur botila bat jasoko dute herritarrek. Uztailaren 31ra arte iraungo du kanpainak. 

2023 06 28 maala urak hartuta elgoibarEkainaren 18ko eta 20ko euri jasek eragindako kalteak ikusita, Elgoibarko Udalak neurri "sendoak" hartzea erabaki du, bertako biztanleen segurtasuna bermatzeko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza