Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 02 azalekominbizia mahai informatiboaAzaleko minbiziaren inguruko sentsibilizazio-kanpainaren barruan, Elgoibarrera etorri dira gaur AECC minbiziaren aurkako elkarteko kideak. Eguzkiaren arriskutik babesteko hainbat aholku eman dituzte eta nahi duenak aukera izan du fototipoa aztertzeko eta azalaren melanina kopurua neurtzeko.

2015 06 29 txakurrentzakoguneak ermuaHerriko berdegune eta parke publikoetan txakurrak solte ibiltzeko guneak egokitzeko beharra dagoela aldarrikatu dute Elgoibarko zenbait txakur jabek, eta txakurrak aske eramateko guneen aldeko sinadura bilketa kanpaina hasi dute.

Elgoibartar eta mendaroar ugarik hartu zuten parte atzo, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herriko bost hiriburutan antolatu zuen jai handian. Argazki galeria batean jaso ditugu atzo Donostian egin zituzten ekitaldiak. Horien artean dago Manu Sanchez hegazkin pilotu elgoibartarrak bidali digun argazkia, Anoetako estadioari airetik atera zion argazkia, hain zuzen ere.

Bideo ikusgarriarekin, ekainaren 21erako gogoak piztu eta Anoetara joateko deialdia egin du Mendaroko Gure Esku Dagok.

Datorren domekan (ekainak 21), hautetsontzi erraldoiak eraiki, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Elgoibarko herri batzordeak Donostiako Anoetan egingo den ekitaldira joateko deia egin du. Bertsotan zabaldu dute festara joateko deia (goiko bideoan). Haizea Beristainek idatzitako bertso bat abestu zuten hainbat lagunek Kalegoen plazan. Era berean, Donostiara joateko tikeak salgai jarri dituzte dagoeneko. 

2015 06 12 istripuadebakalean109:00ak aldera gertatu da istripua Debarako bidean, gasolindegira orduko, eskubitara dauden garaje batzuen parean. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto batek bertako langile bat harrapatu du, eta han inguruan zeudenek deitu dute Udaltzaingora abisua emanez.

2015 06 08 pedroperez gurutzegorrikopresidentePedro Perez Fernandez mendaroarra da Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidente berria. Orain arte Enrike Sanmaniegok bete duen lekua beteko du aurrerantzean. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza