Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 17 indarkeria matxista protokoloaren aurkezpenaJaiak askatasunez eta elkarrenganako errespetuz gozatzera deitu du Mendaroko Udalak, baina jakitun da jaien testuinguruan erreproduzitu egiten direla sarri egunerokoan bizi dugun indarkeria matxistaren zenbait molde, eta horregatik, indarkeria matxistaren kontrako protokoloa landu du. Horren harira, astelehenean, prestakuntza saio berezia egin zuten herritarrei protokoloa azaltzeko. Edurne Izagirre psikologoak gidatu zuen saioa.

 
Ekainaren 21ean egin zuen lehenengo bilera Mendaroko Udalak herriko hainbat eragilerekin. Udalak berak sortutako protokolo-zirriborroa aurkeztu zieten orduan eragileei, eta haien ekarpenak jasota, berriro elkartu ziren hamabost egunen buruan. Bilera hartan erabaki zuten sentsibilizazio kanpaina egitea eta protokoloa herriko taberna, denda eta gainerako lekuetan zabaltzea. Era berean adostu zuten prestakuntza saio berezia egitea, herritarrei protokoloa azaltzeko. Astelehenean, hilaren 17an, egin zuten prestakuntza saio hori udaletxeko udalbatza aretoan, Edurne Izagirre psikologoak gidatuta. Tabernariak, txosnetako arduradunak, herriko zenbait taldetako ordezkariak eta hainbat norbanako bildu ziren han. Bileran azaldu zitzaien, besteak beste, Udalak tokiko arreta zerbitzua ere eskainiko duela uztailaren 22tik 26ra arteko tartean, 20:00etatik 08:00ak arteko ordutegian. Zerbitzu anonimoa izango da, eta konfidentzialtasuna bermatuta egongo dela nabarmendu dute Udaletik. Hauxe da telefono zenbakia: 747 420 594.
 
Protokoloaren puntu nagusiak ere zerrendatu dituzte, eta dei berezia ere egin diete gizonei, euren erantzukizunaz ohartarazteko eta jarrera matxisten konplize izan ez daitezen. 
 
Protokoloaren puntu nagusiak.
 
Emakume bat arriskuan dagoela uste baduzu edo erasotua izan dela esaten badizu:
 
  • Ez epaitu. Ez jarri zalantzan haren hitza.
  • Konfiantza sortu: Nola duzu izena? Zer moduz zaude? Nola lagundu zaitzaket?
  • Leku lasai eta segurua eskaini eta eman baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa.
  • Sexu eraso edo bortxaketaren bat izan bada, eta nahiz eta jakin ez biktimak salatu nahi duen ala ez, jakinaraziozu jaten edo edaten badu edo arropaz aldatzen bada, frogak ezaba ditzakeela.
  • Biktimak zauriak baldin baditu edo osasun arreta behar badu, jakinaziozu sendagileak behartuta daudela epaitegira partea bidaltzera.
  • Biktima erregulatu gabeko egoeran baldin badago ere, berdin jokatuko dugu, eskubide berberak dituelako.
ARRETARAKO TELEFONO ZENBAKIAK:
 
HERRIKO ARRETA ZERBITZUA: 747 420 594 (uztailaren 22tik 26ra, 20:00etatik 08:00etara)
SATEVI (24 ORDUKO ZERBITZUA): 900 840 111
Larrialdi zerbitzuak: 112
Gizarte larrialdietarako zerbitzuen koordinazio zerbitzua: 943 224 411
 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza