Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 04 autobusa RTVE batu d belaunaldira kanpaina BARREN45 urtetik gorako pertsonek gaitasun digitalak garatzeko duten beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko; eta, arrakala (edo eten) digitala hausteko jarri zuten abian 'Batu D belaunaldiarekin' izeneko kanpaina. Eguaztenera arte Elgoibarren izango da kanpaina ibiltari honetako autobusa.

Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bitartez antolatutako kanpaina da, eta Radio Television Españolak (RTVE) sustatzen du. Kanpaina ibiltaria da, eta sei autobus dabiltza herriz-herri. Autobus berezi horien barruan teknologi-gailuak daude, herritarrek jarduera praktikoak egin ditzaten. Atzo ailegatu zen autobus horietako bat Elgoibarrera, eta eguaztenera arte egongo da Kalebarren plazan. Goizez, 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era. 

Kanpainaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, autobusean esperientzia "dibertigarriak eta interaktiboak" bizi ahal izango dituzte gerturatzen direnek. Jolastuz ikasteko aukera ematen duten aplikazioak probatzeko aukera izateaz gainera, euren mugikorra hobeto erabiltzen irakatsiko diete, google maps aplikazioa eta mugikorreko kamera nola erabili, esaterako. Gainera, autodiagnostikoko test baten bidez, arlo digitalean duten ezagutza neurtzeko aukera izango dute, eta, ondoren, jarduera dinamikoak, ikastaroak, tailerrak eta zibersegurtasunean oinarritutako 'scape room' batean parte hartzeko aukera ere izango dute. Izan ere, gailu digitalekin web orrialdeetan segurtasunez nabigatzen irakastea da kanpaina honen helburuetako bat. Horretarako, Kahoot deituriko webgunea erakutsiko diete taldeetan bisitan doazenei. "Pasahitz seguruak erabiltzen, administrazioaren web orrietan nabigatzen edo fake news deiturikoak nola detektatu irakatsiko diegu, besteak beste. Eta, arrasto digitala zer den, eta izan ditzakeen ondorioez ere berba egingo diegu datozenei". Esperientzia pertsonalizatua eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eskainiko dutela azaldu dute, "alde batetik norberaren talentu digitala piztuz eta, bestetik, prestakuntza-trebetasunak hobetzeko jarduerak eginez". Doakoa da.
Mendaroko Udalak parte hartzera animatu ditu mendaroarrak eta Mendaroko elkarteetako ordezkariak. "Sarrera librea bada ere, aldez aurretik eguna eta ordua erreserbatzea gomendatzen dugu, tailerrak egiten beste talde batzuk egonez gero itxaron behar ez izateko", ohartarazi dute. Tailer bakoitzak ordubeteko iraupena du, eta gehienez 20 lagunentzako lekua izango du. Zehaztu dutenez, kanpaina hau jendarteko talde konkretu batzuei zuzenduta dago, bereziki: 50 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak, etxekoandreak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak eta baztertzeko arriskuan dauden biztanleak.

2023 07 04 autobusa RTVE batu d belaunaldira kanpaina BARREN barruan

2023 07 04 autobusa RTVE batu d belaunaldira kanpaina BARREN barrutik2

2023 07 04 autobusa RTVE batu d belaunaldira kanpaina elgoibar BARREN 1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza