Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 03 hilketa matxista elkarretaratzea etrasorikez erantzunikgabe pankarta elgoibar BARRENGizonezko batek bere bikotekidea hil zuen zapatuan Iruñean, labankadaz, eta ondoren bere burua entregatu zuen. Gertatutakoa ikertzen ari dira Espainiako Polizia eta udaltzainak, baina baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela atxilotuari. Narrutsik Elgoibarko Talde Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak gaurko.

Kalegoen plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan.

Iruñeko Ermitagaña auzoko Anayak tabernan hil zuen 51 urteko gizonak 47 urteko emakumea. Bikotekide ez ezik, lankide ere baziren Anayak tabernan. Gizonezkoak atzo deklaratu zuen  Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Iruñeko Epaitegian. Bitartean, Espainiako Polizia eta udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira, baina dagoeneko baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela atxilotuari. Sumarioa sekretupean dago.

2023an lau emakume hil dituzte indarkeria matxistaz. Maiatzaren 16an, gizon batek bikotekide ohia hil zuen Orion, eskopeta batekin tiro eginda. Maiatzaren 28an, gizon batek 32 urteko emakume bat hil zuen Gasteizen, apartamentu hotel bateko logela batean. Ekainaren 15ean 89 urteko emakume bat hil zuen 28 urteko ilobak, Bilbon. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baieztatu zuen hilketa matxista izan zela.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza