Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 28 maala urak hartuta elgoibarEkainaren 18ko eta 20ko euri jasek eragindako kalteak ikusita, Elgoibarko Udalak neurri "sendoak" hartzea erabaki du, bertako biztanleen segurtasuna bermatzeko.

Dagoeneko aztertu eta garbitu dute estolderia, eta lurrak mugitu dituzte IMHtik beherako bidetik datozen urak San Lorentzo errekara bideratzeko. Estolderiako estalki batzuk ere egokitu dituzte Ermuaranbide kalean ur gehiago biltzeko, eta, horrez gain, uholde-kasuetan jarraitu beharreko protokoloa ere zehaztu dute. Horrekin batera, Udalak Larrialdi Plan bat garatzeko izapideak hasi ditu, herritarrekin eta tokiko eragileekin lankidetzan. Modu horretan protokolo eta neurri berriak ezarri nahi dituzte, muturreko fenomeno klimatikoek eragindako larrialdi-egoeretan azkar eta eraginkortasunez erantzun ahal izateko.

Larrialdi Plan honen helburua elgoibartarrak eta haien etxebizitza, lokal eta espazio publikoak babestea dela zehaztu dute Udaletik, eta horregatik, eragileekin, larrialdi-zerbitzuekin, segurtasunekoekin, boluntarioekin eta auzo-elkarteekin osatuko du Larrialdi Plan integrala.

Bide batez, Maialen Gurrutxaga alkateak, uholdeak gertatu ziren gunera laguntzeko prest hurbildu ziren herritarrei eskerrak eman dizkie.

 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza