Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 20 pentsiodunak manifestazioa elgoibar kalebarrenAstelehenean egin zuen Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak opor aurreko azken manifestazioa, eta jakinarazi dute irailaren 18ra arte eten dituztela mobilizazioak.

Hala ere, beraien aldarrikapenak indarrean jarraitzen dutela gogorarazi dute: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta alarguntasuna 100%ean kobratzea. Bost urte daramatzate borrokan, eta epe horretan pentsioei IPC-a aplikatzea lortu duten arren, ez dutela guardia jaitsiko adierazi dute, eta edozein gobernuren aurrean pentsioak defendatzen segituko dutela esan dute.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza