Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 19 Arkeologia Mendaron hitzaldia MariJoseIriarteMorkaiko Leizarpe Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Udalaren babesarekin antolatu duten historiaurreari buruzko zikloko bigarren hitzaldia eman zuen Mari Jose Iriarte-Chiapussok barikuan Mendaron, eta Alvaro Arrizabalagak emandako hitzaldian gertatu bezala, aretoa bete xamartu egin zen, bariku iluntzea izanda ere. 

 Cambio clim√°tico durante la Prehistoria izenburuko hitzaldia eman zuen Mari Jose Iriarte-Chiapussok. EHUren Ikerbasque fundazioko irakaslea da bera, zehazki Gizapre Historiaurreko Ikerketa Taldekoa eta bi ikerketa-lerro nagusitan ari da lanean egun. Batetik, Paleolitoko eta Mesolitiko ehiztari-biltzaileen taldeak aztertzen ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan eta Bizkaian egindako hainbat aurkikuntzatan parte hartu izan du. Bestetik, historiaurreko bilakaera klimatikoan aditua da, eta aztarnategi arkeologikoetan topatutako polen fosilizatuen azterketetan oinarrituta lortzen duten informazioaren berri eman zuen. Polen fosilaren bitartez garaian garaiko landa-paisaia ezagutzeko aukera dago gaur egun eta horiek baldintza paleoklimatikoak ezagutarazi ditzakete.

Eta hain justu ere, horixe egin zuen barikuan, klimaren bilakaeraren gaineko puzzle bat osatu eta giza bilakaeraren erradiografia bat egin, antzinako gizakiak erabiltzen zituen lan gai eta lanabesak azalduz. Iraganeko landare multzoak, espezie ezberdinen agertze zein desagertze datak... eta beste azaldu zituen, eta nabarmendu zuen klima etengabe aldatzen ari den arren, badela orain fenomeno bat oso kontuan hartzekoa: gizakiaren esku-hartzea ingurumenean. "Beti izan dira kliman gorabehera handiak. Klima aldatzen doa orain ere, eta esan dezakegu gaur egun glaziazio arteko fase batean gaudela eta teorian, erregistro historikoei kaso egingo bagenie, glaziazio bateruntz joan beharko ginakeela. Baina badago beste fenomeno bat: gizakiaren esku-hartzea. Ahalegin handiak egiten ari gara inguruneari buruzko kontzientziazioan, baina uste dut denok ere modu eraginkorragoan jokatu beharko genukeela gure egunerokoan. Gizakia oso menpeko espeziea da, guk bestela uste arren. Nahikoa lan daukagu daukaguna iraunarazten, baina garbi izan behar dugu horretan denok egin behar dugula ahalegin handiagoa eta horretarako ezinbestekoa izango dela gauza batzuei uko egitea. 
 
Zikloko hurrengo bi hitzaldiak irailean izango dira. Irailaren 15ean (barikua), Emakumea historiaurrean izenburuko hitzaldia emango du Naroa Garcia-Ibaibarriaga EHUko irakasleak, eta irailaren 22an (barikua), Deba haraneko historiaurrea makrougaztunen ikuspegitik hitzaldia emango du Aritza Villaluenga EHUko irakasleak. 
 
2023 06 19 Arkeologia Mendaron MariJoseIriarte
 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza