Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 15 2022 09 22 lila saria sanlo eskubaloia BARRENElgoibarren emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek edota erakundeek egindako lana publikoki aitortzeko sortu zuten Lila Saria.

Lila Sarien sustatzaileek, -Lilako Mahaiak eta Elgoibarko Udalak-, zehaztu dutenez, sarion xedea da herriko gizarte, hezkuntza, politika, ekonomia, kirol eta kultura bizitzako edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek eta/edo erakundeek egindako lana publikoki aitortzea.

Iaz egin zuten estreinakoz, eta aurten ere zabaldu dute dagoeneko hautagaiak aurkezteko epea. Elgoibarko edozein erakundek edo pertsona fisikok aurkeztu ditzakete hautagaiak ondorengo loturan sartuta: https://labur.eus/lilasaria2023. Uztailaren 14a izango da horretarako azken eguna.
Epaimahaia Lilaren Mahaiko hiru kidek, Berdintasun Saileko teknikariak, Berdintasun Saileko arduradunak eta alkateak osatuko dute, eta saridunak oroigarri bat eta 500 euroko saria jasoko ditu. Saria ekitaldi publikoan emango da, Lila Emakumeen Etxearen urteurrenaren astean (iraileko laugarrenean).
Iaz, Sanlok jaso zuen Lila Saria, 30 urte baino gehiagoan emakumeen kirola sustatzen, genero-estereotipoak deseraikitzen, herriko neskentzako erreferente berriak aurkezten eta gizarte berdinzaleago baten aldeko pausoak ematen egindako lanagatik.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza