Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 13 Altzolan tren geltokiaElgoibarko mendi itzulia bertatik pasatzen zela aprobetxatuta, Altzolan tren geltokia bai plataformakoak sinadurak biltzen egon ziren joan zen zapatuan Altzolako autobus geltoki ondoan, eta eskerrak eman dizkiete babesa agertu zieten guztiei. Era berean, Garraio Sailak euskal trenbide sareko geltokietan sorospeneko 48 totem instalatzeko lizitazioa egin izanaren berri emateko albisteari ere erantzun diote. 

Albiste horrek dio euskal trenbide sareko geltokietan sorospeneko 48 totem eta 28 kamera hornitzeko eta instalatzeko obra lizitaziora atera dutela, nasarik apartatuenetan edo bidaiariek gutxien erabiltzen dituztenetan batez ere emakumeen segurtasuna hobetzeko. Kontrataziorako oinarrizko aurrekontua 272.000 eurokoa dela zehaztu dute, eta instalatzeko epea zortzi hilabetekoa. Altzola ez da ageri zerrendan, eta plataformatik salatu dute erakunde publikoek, Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Euskotrenek, ETSk eta Elgoibarko Udalak, "ezer ez eginda", apropos eskastu dutela Altzolako zerbitzua, erabilera faltagatik geltokia eraiki beharrik ez dagoela justifikatzeko.
 

∞Lotura duten albisteak:

 
 
 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza