Maiatzaren 14an (domeka) Erroten Eguna ospatuko dute Gipuzkoa osoan, eta egun hori aitzakia hartuta, errota ezberdinetara bisitak antolatu ditu Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak, tartean Mendaroko txokolategira, hango kakao errota ezagutzeko.
28 herritako errotak bisitatzeko aukera zabaldu du Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak maiatzerako. Mendaroko txokolategia ezagutu nahi duenak hiru aukera ditu. Izan ere, maiatzaren 6an, 13an eta 20an izango dira bisita gidatuak (zapatuak dira hiru egunak). Interesa izanez gero, izena eman behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Mezua idazten dutenei erantzunean zehaztuko diete ordua.