Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 03 Udaletxea elgoibar argi moreaBerdintasuna sustatzen duten proiektu eta programak diruz laguntzeko bi deialdi zabalduko ditu Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak. Guztira 11.000 euro banatuko ditu.

Dirulaguntza horietatik 5.000 euro genero berdintasuna sustatzeko programa eta jarduerak abian jartzeko banatuko ditu, eta laguntza horiek eskatzeko azken eguna maiatzaren 29a izango da. Zabaldu duen bigarren deialdia berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzakoa izango da, eta 6.000 euro banatuko ditu Udalak. Hor ere maiatzaren 29a izango da dirulaguntza eskatzeko azken eguna.

Udalak udalerriko erakunde eta elkarte guztiei dei egin die beren proiektuak aurkez ditzaten eta, hartara, "Elgoibarko gizartea hobetzeko eta gizarte hori inklusiboagoa, berdintsuagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko ekimenak diruz lagundu daitezen".

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza