Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 24 aitatasuna marrazki lehiaketaAitatasunak izeneko ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, apirilerako eta maiatzerako.

On: Giz/Ez: Berdin elkarteko Mikel Arakistainek emango du ikastaroa, Lilan, eta lau egun izango dira guztira: apirilaren 27a, eta maiatzaren 4,18 eta 25a. Aita izateak dakartzan onurak ezagutaraztea, sentimenduak adieraztea eta aitatasunak eskaintzen dituen aukerak zaintzea izango da ikastaro honetako helburua. Ikastaroa hiru arlotan zentratuko da nagusiki: aita eta gizona izateko prozesuan bide propioa egitea, parte-
hartzaileen artean konfi antzazko harremanak sortzea eta familiarekin eta gizartearekin dituzten erantzukizunez jabetzea. Laburbilduz, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu Arakistainek seme-alabek bizitzan dituzten premiei arduraz erantzuteko gaitasunak garatu ahal izateko.
18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, euskaraz, Lilan. Aitei eta haurren erreferente diren gizonei zuzenduta dago. Izena emateko: https://labur.eus/lila2023

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza