Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 19 anbulatorioa zabalik protesta 24 7 plataforma elgoibarBi urte dira anbulatorioan etengabeko arreta zerbitzua ezar dezaten eskatzeko Elgoibarko 24/7 Plataforma sortu zutenetik, eta bigarren urteurrenaren harira, mobilizazioak antolatu dituzte datozen asteetarako.

Plataformakoak pozik agertu dira herritarrek bi urte hauetan emandako erantzunarekin, baina helburuak lortzeko lanean jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. "Ekimen eta mobilizazio ugari gauzatu ditu plataformak azken bi urteetan, azpimarragarrienak beharbada, 5.500 sinadura bildu izana eta elgoibartar gehienen eskaerak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu izana", adierazi dute.

Hona mobilizazioetarako egutegia:

  • Apirilak 20: Informazio panelak jarri eta diptikoak banatuko dituzte: 11:00etatik 13:00etara, eta 18:30etik 20:00etara.
  • Apirilak 26: Elkarretaratzea Kalebarren plazan, 19:00etan. Anbulatorioa aste osoan 24 orduz zabaltzea eskatuko dute.
  • Maiatzaren 4an eta 11n: Informazio panelak jarri eta diptikoak banatuko dituzte: 11:00etatik 13:00etara, eta 18:30etik 20:00etara.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza