Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 23 merkatu plaza kalebarren elgoibar BARRENElgoibarren Merkatu plaza dagoen lekuan anbulatorio berria egiteko sinatu duten akordioaren berri eman zuten atzo Jaurlaritzako osasun agintariek eta Elgoibarko Udaleko arduradunek. Iragarpen horren harira, iritzia plazaratu du Elgoibarko EH Bilduk eta esan dute adreiluek ez dutela zerbitzua ordezkatzen.

EH Bildutik adierazi dute anbulatorioko erabiltzaileek urteak daramatzatela "instalazioak desegokiak" direla salatzen, baina osasun zerbitzuetan instalazioak garrantzitsuak izanik ere, horietan eskaintzen diren zerbitzuak are garrantzitsuagoak direla azpimarratu dute. Era berean, elgoibartarrek azken urteetan jasan behar izan duten "zerbitzu murrizketa" lotsagabetzat jo dute koalizioko arduradunek. "Larrialdietarako Etengabeko Arreta Gunea itxi egin ziguten eta 24 orduz irekita egon beharrean, 17:00etatik aurrera ez dago zerbitzurik. Lanegun guztiak batuta, aste barruan hamabost ordu zerbitzurik gabe laga gaituzte, astero. Eta horri asteburuetan ez dagoela zerbitzurik gehitu behar zaio".

EH Bildutik gogora ekarri dute zerbitzua lehengora bueltatzeko 24/7 Plataformak egindako eskaerarekin bat egin zutela 5.501 herritarrek euren sinadurarekin, eta manifestazioan ere irten zirela hainbat herritar.
Herritarren mobilizazio horiei bi urtez "entzungorrarena" egin eta murizketen politikari eutsi diola EAJ-PNVk esan dute EH Bildutik, "baina hauteskundeak hurbil direnean anbulatorio berria egingo dela iragarri: elektoralismoa". Instalazio zaharrak itxi eta berriak zabalduz Elgoibarrek osasun zerbitzuen inguruan duen arazoaren zati bati baino ez zaiola erantzuten diote, eta ez dela zatirik garrantzitsuena. "Izan ere eraikinak eraikin dira, ez dira zerbitzuak. Anbulatorio berria ondo dago baina arratsaldeko bostetatik aurrera lanegunetan eta asteburu guztietan itxita jarraituko du, larrialdi zerbitzurik gabe, anbulatorio zaharra bezalaxe".
Elgoibartarrek kendutako zerbitzua berreskuratzea eskatu duten arren, Osakidetzak eta EAJk ez dutela erantzun nahi diote. "Anbulatorio berriak instalazio erosoagoak ekarriko ditu eta ondo dago, baina egunero 15 orduz egongo da itxita larrialdi zerbitzurik gabe. Gure aldetik, herritarren eskaerarekin bat eginez, eginahalak egingo ditugu osasun zerbitzuak 24 orduz eta 7 egunez berreskuratzeko".

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza