Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 17 kolunbarioa olaso elgoibar josemartin arrieta ikaran ahaztuen oroimena36ko gudan hil zuten Jose Martin Arrieta Ikaran gudari gaztearen gorpuzkinak ehortzi zituzten haren senideek, joan den barikuan, Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan, Olasoko hilerrian.

Ahaztuen Oroimena elkartetik jakitera eman dutenez, Jose Martin Arrieta Ikaran Xemeingo Inuspe baserrian jaio zen, eta oso gazte zela, 1937ko maiatzean hil zen, EAE-ANVko kide zela, Solluben izandako borrokaldien ondorioz. Begoñako hilerrian hobiratu zuten eta Aranzadi zientzia elkartearen gidaritzapean aurrera eramandako lanen barruan deshobiratu eta identifikatzea lortu zuten. Senideek joan den otsailaren 11an jaso zituzten gorpuzkinak, eta orain, "bere burkideen ondoan" hobiratu nahi izan dute. Azken agurra eta omenaldia egin zioten bariku goizean Duintasunaren Kolunbarioan eginiko ekitaldian.

*Argazkiak: Ahaztuen Oroimena

2023 03 17 kolunbarioa olaso elgoibar josemartin arrieta ikaran ahaztuen oroimena 2

2023 03 17 kolunbarioa olaso elgoibar josemartin arrieta ikaran ahaztuen oroimena b1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza