Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 10 panela kaltetu elgoibar indarkeriamatxista lgtbi BARREN"Elgoibarrek ez du indarkeria matxista eta LGTBIfobiarik onartzen" leloa daramaten hiru panel more ipini zituen Udalak, orain urtebete, herriko hiru sarreratan. Horietako batean, Eibartik Elgoibarrerako sarreran dagoenean, erabat ezabatu dute mezua. 

Egun seinalatua aukeratu dute ezezagunek panela kaltetzeko, martxoaren 8aren biharamunean agertu baita N-634 errepide bazterrean dagoen kartela kaltetuta.

Lilako, Elgoibarko Emakumeen Etxeko, mahaitik sortutako ekimena izan zen panelok herriko sarreretan ipintzea, indarkeria matxistaren eta LGTBIfobikoen aurkako indarkeria desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko informazioa emateko helburuarekin. Iaz ipini zituzten, martxoaren 8aren bueltan.

2023 03 10 panela kaltetu elgoibar indarkeriamatxista lgtbi BARREN 11

2023 03 10 2022 03 11 Kartel moreak sarreretan2

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza