Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 23 anbulatorioa 24 7 plataforma manifestazioa elgoibar BARRENBatzar irekia deitu du 24/7 Plataformak urtarrilaren 31rako. Elgoibarko Herriko Antzokian egingo dute bilkura eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Elgoibarko anbulatorioan larrialdi zerbitzua eta 24 orduko etengabeko arreta berreskuratzea; eta, osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eskatzen ditu 24/7 Plataformak. Urtarrilaren 28rako deitu duten batzar irekiak helburu bikoitza duela jakinarazi dute. Batetik, azken hilabeteetan euren aldarrikapenen alde egin duten bideari errepasoa egitea eta guztien artean aztertzea. Eta, bestetik, hasiberri den 2023. urtean egingo duten bidea zein izango den guztien artean erabakitzea eta prestatzea. 18:30ean hasiko da batzarra Herriko Antzokian.

"24/7 Plataformak jarduera oso bizia izan du azken hilabeteetan, mobilizazio handia izan da jendartean, eta maila goreneko harreman politikoak eta instituzionaak eduki ditugu. Nabarmentzekoak dira hilero anbulatorioaren aurrean egin ditugun mobilizazioak ere, iaz urte amaiera egindako manifestazio handia eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Lantaldearen aurrean egindako agerraldia. Aipatuez gainera, elgoibartarrek emandako 5.500 sinadura baino gehiago entregatu genituen iaz Eusko Legebiltzarrean, zerbitzuan egindako murrizketak salatzeko eta anbulatorioa modu iraunkorrean irekitzea eskatzeko, astean zazpi egunetan, eguneko 24 orduetan", azaldu dute plataformatik.
Mobilizazio handiak egin dituzten arren, eta euren eskaerak erakunde publiko nagusietan zuzenean egin diotuzten arren, "Elgoibarrek Eusko Jaurlaritzak anbulatorioan egindako murrizketekin" jarraitzen duela gogora ekarri eta nabarmendu dute. Urtarrilaren 31ko batzar irekiak datozen hilabeteetan egin beharreko ekimenak adostu eta erabakitzeko balioko duela azpimarratu dute.

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza