Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 17 kale garbitzaileaLanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesarekin, 16 eta 20 urte arteko 2 langile kontratatu ditu Udalak herriko brigada taldea indartzeko. 

 Langileetako bat lanaldi osora egongo da eta bestea lanaldi erdira. Honela, langile bat 12 hilabetez egongo da lanean eta beste bat 6 hilabetez. Mantenu eta kontserbaziorako peoiak izango dira biak eta Udaletik jakinarazi dutenez herrian hobekuntzak egiteko lanak egingo dituzte, besteak beste: arekak garbitzea, ezpondak eta ibaiertzak garbitzea... Era berean, argiteria publikoa hobetzeko lanak ere egingo dituzte. Langileen kontratazio kostua 47.402,6 eurokoa da eta Mendaroko Udalak, Lanbidetik, 35.136,69 euro jasoko ditu laguntza eran. Gainerakoa Udalak finantzatuko du.

Argazkian, mankomunitateko langile bat kalea garbitzen. Arg: Udala

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza