Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 16 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 5 urteurrena 1 BARRENEuskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua duela bost urte sortu zen, 2018ko urtarrilaren 15ean, hain justu ere. Gaur egun Euskal Herriko hiri eta herrietako 80 plazatan irteten dira pentsio duinak aldarrikatzera, horien artean Elgoibarren ere bai. Gaur, bosgarren urteurrenean, urteotako "lorpenak" ospatu dituzte.

Elgoibarko pentsiodunen elkarteak antolatutako ekitaldira batu diren lagunak eguerdian batu dira plazan, udaletxeko arkupeetan, euritik babesean. Jai-giroa eduki du gaurko elkarretaratzeak, musikarekin eta mokadutxo baten bueltan ospatu baitute. Denen artean ordaindutako salda eta txorizoarekin berotu dute sabela.

Gaurgeroa, Euskal Herriko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko kideek agerraldia egin zuten aurreko eguenean, Bilboko Kafe Antzokian, 2018an hasitako ibilbidearen errepasoa egiteko eta gaurko ekitaldiak aurkezteko. Urteurrenaren harira sortu duten abestia ere aurkeztu zuten. Iñaki Ortiz de Villalbak sortu du kantuaren musika eta Xabier Amurizak jarri dizkio berbak. Era berean, eginiko ibilbidea laburbiltzen duen aldizkari grafikoa ere aurkeztu zuten Bilboko agerraldian.

Mugimenduko kideek 2018ko urtarrilaren 15ean kokatzen dute mugimenduaren hasiera. "2018ko urtarrilaren 15ean hasi zen dena, Fatima Bañezek, garai hartan PPren Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroa zenak, bosgarren aldiz bidaltzen zizkiguten gutun haiek, %0,25eko igoeraren berri emanez". Gutun hura pastelaren ginda modukoa izan zela diote. "Pastela 2011ko akordioaren bidez, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuarekin, eta 2013ko akordioaren bidez Rajoyren gobernuaren inposaketarekin prestatu zuten. Akordio horien ondorioak 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an nabarmendu ziren, %0,25eko igoerarekin. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñan eta hainbat herritan, baita Espainiako Estatuan ere, gutun hori irakurrita, pentsiodunen mugimenduak eztanda egin zuen, eta guztiok eraman gintuzten plazetara. Urtarrilean bertan zabaldu zen protesta Hego Euskal Herriko eremu geografiko osoan: lau hiriburuetara eta beste 85 herritara. 2023ko urtarrilarena 15ean pentsiodunok, astelehenero 80 plazetan jarraitzen dugu", gogora ekarri zuten. Elgoibarren ere, washapp bidez zabaldutako deialdiari erantzunez, dozenaka lagun irten ziren kalera pentsioen 0,25 igoeraren harira protesta egitera, 2018ko urtarrilaren 15ean
Gaurgeroako ordezkariek uste dute eurek sustatutako mobilizazioak eta Espainian sortutako taldeen mobilizazioak funtsezkoak izan direla 2013ko PPren pentsioen erreformaren neurri batzuk indargabetzeko. Besteak beste, %0,25ko igoeraren ordez KPIaren araberako igoerak ezartzeko, eta iraunkortasun faktorea delakoa bertan behera uzteko —etorkizuneko pentsioak batez besteko bizi itxaropenaren aurreikuspenen arabera ezartzeko modua ematen zuen horrek—. Horiek hala, aurten %8,5eko igoera izan dutela gogoratu dute. "Galdutakoa konponduko ez duen arren, gure borrokak lortu du"

Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea izan da mugimenduaren beste aldarrikapenetako bat. "2018an plazetara atera ez bagina, 2017ko 700 euroko pentsioa 710,60 eurokoa izango litzateke 2023an, eta 1.000koa 1015,1 eurokoa. Hori da igoera 5 urtetan!", diote kaletatu duten aldizkarian, balorazio orokorren atalean. Beti bezala, PSPri buruzko iragarpen katastrofikoak ez dira bete. Bost urte geroago, lortutakoa ospatu nahi dugu, eta ziur gaude gure bermea mobilizazioa dela, lortutakoa sendotzeko eta indarrean jarraitzen duten murrizketak eta mehatxuak iraultzeko. Gure pentsioak murrizten dituen 2011ko erreformak indarrean jarraitzen du, 2021eko erreforma berriak sendotu egiten ditu eta murrizketa berriak eta Gizarte Segurantzaren diruz pentsio-planak bultzatzea iragartzen du".

Harro daude euren borroka erakunde sozialekin eta sindikalekin aberastasunaren banaketa ekitatiboaren alde partekatzearekin eta soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak "hondatzen" dituzten politika publikoak aldatzeko erreferente garrantzitsua izatearekin, eta era berean, pozik daude Euskal Herrian erreferente izatea lortu duten mobilizazio soziala sustatzeagatik.

2023 01 16 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 5 urteurrena BARREN

2023 01 16 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 5 urteurrena salda 2 BARREN

2023 01 16 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 5 urteurrena txorizoa BARREN

2023 01 16 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 5 urteurrena salda BARREN

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza