Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 16 lila elgoibar emakumeen etxea inaugurazioaIazko irailean zabaldu zuen atea Lila Emakumeen Etxeak, eta urteurren hori ospatzeko jaia antolatu dute eguenerako, irailaren 22rako. Lilan bertan egingo dute ospakizuna, eta ekitaldi irekia izango da.

18:30ean hasiko da, Lila sariaren banaketarekin. Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzen lagundu duen elkarte zein norbanakoei errekonozimendua egiteko sortu ditu Udalak Lila Sariak, eta eguenean egingo dute lehen edizioaren sari banaketa. Lilaren Mahaiko hiru kidek, Berdintasun Saileko teknikariak, Berdintasun Saileko arduradunak eta alkateak osatu dute epaimahaia eta beraiek erabakiko dute nor den aurtengo irabazlea. Irabazleak oroigarri bat eta 500 euroko saria jasoko ditu.

Sari banaketaren ostean Beatriz Egizabal eta Getari Etxegarairen bakarrizketak izango dira, eta azkenik, Ane Zabaleta eta Deñe Garciaren kontzertua, ekitaldia ixteko. Amaieran mokadutxoa egingo dute.
Ekitaldia doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar, baina plazak mugatuak dira.

2022 09 15 lila urteurrena kartela elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza