Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 20 mintxeta elgoibar igerilekuak zelaia karakatetik

Guraso talde batek sinadura bilketa kanpaina hasi du, Udalari eskatzeko Mintxetako berdegunea urte osoan zabaltzeko. Era berean, udazkenean eta  udaberrian txorrotak ere zabaltzeko eskatzen dute.

 Elgoibarko guraso talde batek Mintxetako igerilekuen atzeko aldeko berdegunea urte osoan eta txorrotak udaberrian eta udazkenean zabalik edukitzeko eskaera egin dio Udalari, Change.org plataformaren bitartez. Beraien ustez berdegune hori "altxor" bat da elgoibartarrentzat. Honela azaldu dute: "Elgoibarko guraso talde bat gara eta pena handiz bizi dugu Mintxetako igerilekua ixtearekin batera igerilekuak atzealdera duen zelaia eta ur-txorroten parkea erabili ezinda geratzea. Zelai hori Elgoibarko herriaren altxor bat iruditzen zaigu, herri erditik oso gertu gure herrian, oinez eta oinezkoen bidetik, iritsi gaitezkeen zelaigune bakarra da. Eta zorionez, orain arte, txakurren kaka gabe mantendu den zelaigune bakarra. Gure haurrek eta guk izugarri gozatzen dugu gune horretan udan zehar". Hori dela eta egin diote eskaera Udalari.  

Eskaera horrekin bat egiten duten herritarrek hemen sinatu dezakete. 

 

2022 09 13 mintxeta belargunea pizinak changeorg

∞Lotura duten albisteak:

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza