Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 09 nuala udakogaztekuadrilaAniztasun funtzionala duten 16 urtez gorakoentzako Udako Kuadrilla egitasmoa antolatu dute Nuala elkartetik udarako.

Nuala elkartekoek iaz antolatu zuten estreinakoz Udako Kuadrilla egitasmoa, eta gazteak zein gustura ibili ziren ikusita eta familientzako zein lagungarria izan den jakinda, errepikatuko dute aurten. Uztailean eta abuztuan, astean hiru arratsaldez elkartuko dira gazteak begirale talde batekin, euren adinerako aproposak diren planak egiteko.  Jarduerak eguraldiaren araberakoak izango dira (hondartza, igerilekuak, paseoak, merendolak, ur jokoak…). Iaz bezala, Santa Klara komentu zaharreko lokalak izango dituzte elkartzeko eta abiapuntu gisa.17:00etatik 20:00ak arteko ordutegia izango du zerbitzuak.
Interesatuek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi dezakete informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko.

Nuala Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten du eta, Elgoibarkoa izan arren, zerbitzua eskualde osoari eskaintzen dio.

2022 05 09 nuala udakogaztekuadrila 2

2022 05 09 nuala udakogaztekuadrila 2 jolasean

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza