Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 08 karakate bizirik elgoibar protsta martxa drona200 lagun baino gehiago batu zien domeka eguerdian Karakate puntan, bertan eraiki asmo duten zentral eolikoaren kontra protesta egiteko.

Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak antolatuta, Karakatera mendi martxa egin zuten atzo. Bi herrietatik irten ziren protesta-martxak eta 12:00etan egin zuten bat mendigainean. Izan ziren, baita ere, Bergara aldetik zein Donostialdeatik etorri zenik ere. Partaideen artean, berriz, Soraluzeko eta Elgoibarko udal ordezkariak ere izan ziren. Soraluzetik Iker Aldazabal alkatea eta Unai Larreategi oposizioko burua, eta Elgoibarko udal ordezkariei dagokienez, EH Bilduko zinegotziak eta Elkarrekin-Podemosekoa izan ziren.

Ekimenaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. "Gaur Karakateko tontorrean elkartu gara Soraluze eta Elgoibartik igotako hamarnaka lagun, zentral eolikorik ez dugula nahi eta Karakate Bizirik nahi dugula aldarrikatzeko. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta adi hurrengo ekimenei", adierazi dute.

 

Hona dronearekin hartutako irudiak

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza