Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 06 hirukide elkartea familiaMaiatzaren 12an aurkezpena egingo du Elgoibarren Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak. Elgoibar eta inguruko herrietako familia ugariek izan ditzaketen onurak eta abantailak azalduko dituzte.

Maiatzaren 12an, eguena, izango da aurkezpena, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, 18:30ean. Aurkezpenera joaterik ez dutenei ere azalpenak eta arreta emateko prest daude Hirukide elkartekoak, 10:30etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara Aita Agirren ipiniko duten harretarako gunean. "Erakundearen zerbitzu eta jardueren berri eman, familia ugarientzat Euskadin dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskaini eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo diegu", azaldu dute.

Aurkezpenean landuko dituzten gai nagusien zerrenda da honakoa:

  • Zer laguntza daude familia ugarientzat. Zer berri daude 2022 honetarako.
  • Zer laguntza/deskontu daude eskualdeko udalerrietan.
  • Familia ugarien egoera eta premiak eskualdeko udalerrietan.
  • Elkartearen lana udalerri horietan.
  • Bertaratutako familien ekarpenak entzungo ditugu.

 • Azken urteko berritasunak familia ugarientzat
Aurkezpen ekitaldian, azken hilabeteotan eta urteetan familia ugarien kolektiboari eragiten dioten berritasunak azalduko dituzte, "familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen. Besteak beste, Argiaren Bonu Soziala eta termikoa, Pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena edota Kide ugariko familia izaeraren hedapena".

 • Argiaren Bonu Soziala eta termikoa
Bonu Sozial elektrikoa azarotik ekainaren 30era arte luzatu dute; %25etik %60ra kolektibo zaurgarrientzat, eta %40tik %70era zaurgarri zorrotzentzat. Aldi berean, 2021eko bonu termikoa 35 eta 350 euro bitartekoa izango da, bizi den eremu klimatikoaren eta familiaren kalteberatasun-mailaren arabera.

 • Pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena
Kide ugariko familietako kideek doan tramita ditzakete NANa edo pasaportea, hau da, ez dituzte ordaindu behar agiri ofizial horiek izapidetzeko tasak.

 • Kide ugariko familia izaeraren hedapena
2015ean indarrean sartu zen kide ugariko familia izaeraren legezko hedapena, eta, beraz, familiek titulu hori izaten jarraituko dute seme edo alaba gazteenak legeak ezarritako adina bete arte (21 urte, edo 26 urte, ikasten edo prestatzen jarraituz gero). Legeak eskatzen duen gehieneko adin hori betez doazen seme-alabak titulutik at geldituko dira, baina, familiako gainerako kideen kasuan, familia ugari izaten jarraituko dute, gazteenak legezko adin hori bete arte.

 • Hirukide, 1999tik
Hirukide Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2003. urtean Onura Publikoko Elkarte gisa aitortua, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena.
Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 30 baino gehiago Hirukideren baitan daude.

2022 05 06 hirukide aurkezpena elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza