Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 12 zure txakurra zure ardura elgoibar lagunkoiaTxakur kakak biltzea jabeen ardura dela gogoraraztea da ‘Zure txakurra, zure ardura’ kanpainaren asmoa, agerikoa baita txakur jabe guztientzat ez dela hala.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoia ekimenean parte hartzen diharduten lagunek elkarlanean bultzatu duten kanpaina honen barruan, ‘Zure txakurra, zure ardura’  leloa duten kartelak jarri dituzte herriguneko berdegune apurretan, Txakur kakak biltzea jabeen ardura dela gogorarazteko.

Ekimenaren sustatzaileek adierazi dutenez, maskoten jabeak kontzientziatu nahi dituzte, "bizikidetza errazagoa izan dadin jarraibide txiki batzuk betetzen saia daitezen, eta maskotak denon ingurunearen parte direla adieraz dezaten".
Maskoten kopurua gero eta handiagoa dela-eta “bizikidetza onerako formula" bilatu beharra dagoela nabarmendu dute udal ordezkariek: “Gomendio batzuk jarraitzea da garrantzitsuena: maskotek ez dezatela txiza egin atarietako sarreretan, dendetako burdin sareetan eta, berez, deskuidu batean pixa eginez gero, ura eta ozpina dituen botila bat soinean eramanez konpon daiteke arazoa”.
Elgoibarko Udaleko agintariek aurreratu dutenez, 2022rako aurreikusitako inbertsioen artean txakur-parkeak eraikitzeko asmoa dute, Udalerri lagunkoiago baten alde egin asmo dituzten lanen artean.

2022 01 12 zure txakurra zure ardura elgoibar lagunkoia lekuedrr kartela

2022 01 12 zure txakurra zure ardura elgoibar lagunkoia mugurutza kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza