Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 10 elgoibar kalebarren bustiaEskualdeko intzidentzia-tasa altuena izaten jarraitzen du Elgoibarrek (7.946,27) eta lurraldeko batez bestekoa (7175,30) ere gainditu du.

Azken lau egunetan, urtarrilaren 6tik 9ra bitartean, 288 positibo atzeman ditu Osakidetzak elgoibartarrei eginiko probetan, eta intzidentzia-tasak 1655 puntu egin ditu gora joan de eguenetik hona. Hala, hamalau eguneko 100.000 biztanleko tasa inoizko altuena da gaur-gaurkoz: 7946,27koa.
Mendaron 43 kasu positibo zenbatu dituzte azken lau egunetan eta Elgoibarren moduan, inoizko altuena da intzidentzia-tasa: 6288,42.

Urtarrilaren 6tik 9ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Elgoibar +288    (45 82 98 63)   7946,27ko intzidetzia-tasa
  • Mallabia +30    (8 13 4 5)   7815,13
  • Soraluze +91    (22 23 33 13) 7649,72
  • Eibar +764    (132 264 220 148)   7472,52
  • Ermua +431    (61 153 138 79)   6848,12
  • Deba +113    (30 40 22 21)   6785,26
  • Mendaro +43    (11 10 15 7)   6288,42
  • Mutriku +121    (21 35 43 22)   4761,01
  • GIPUZKOA +13.186    (3656 3625 3144 2761) 7175,30

 • 50 hildako astebetean
Osakidetzak jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 50 pertsona hil dira azken astean COVID-19aren eraginez.
Erietxeen egoerari dagokionez, ospitaleratze berriak jaitsi diren arren, 796 herritar daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan, pasa den eguaztenean baino 165 gehiago. ZIUei dagokionez, 142 pertsona daude Zainketa Intentsiboen Unitateetan, duela lau egun baino 20 gehiago. Nafarroako ospitaleetan 250 lagun daude COVID-19agatik ingresatuta, eta horietatik 31 daude ZIUetan.

2022 01 10 korodata covid19 elgoibar urt 9ra

2022 01 10 korodata covid19 mendaro urt 9ra

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza