Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 25 elgoibar kalegoen bustiaAzken hiru egunetan 182 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Debabarena eskualdean, eta eremu gorrian daude orain herri guztiak, 150etik gorako intzidentzia-tasarekin, alegia..

Eusko Jaurlaritzak gaur eman dituen datuen arabera, 1323 da hamalau eguneko 100.000 biztanleko Elgoibarko intzidentzia tasa, Mamabikoaren ostean eskualdeko altuena, hamar koronabirus kasu berri zenbatu baitituzte Mendaron azken hiru egunetan, azaroaren 22tik 24ra. Elgoibarko intzidentzia tasak ere gora egin du; 641ekoa zen astelehenean, eta 727,90-ekoa da gaur, hortaz, Gipuzkoako intzidentzia-tasaren (648,20) mailatik gora dago. Martitzenean sei koronabirus kasu baieztatu zituzten herrian, bi eguaztenean eta atzo bost lagunek eman zuten positibo PCR eta antigeno probetan.

Azaroaren 22tik 24ra bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mallabia +8    (4 2 2) 1680,67ko intzidentzia-tasa
  • Mendaro +10    (5 2 3) 1323,88
  • Eibar 108    (27 33 48) 997,31
  • Ermua +25    (8 7 10) 824,02
  • Elgoibar +13    (6 2 5) 727,90
  • Mutriku +8    (0 4 4) 545,73
  • Deba +6    (0 5 1) 256,74
  • Soraluze +4    (2 1 1) 176,14
  • GIPUZKOA +1.558    (473 552 533) 648,20

 

 • ZIUetan 36 lagun, orain dela aste bat baino sei gehiago
Gaur eguneratu dituzten datu epidemiologikoetan ageri denez, 2.618 kasu positibo zenbatu dituzte azken hiru egunetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako PCR eta antigeno probetan. Horrek esan nahi du ikaragarri ari dela hazten positibo berrien kopurua, joan den asteko eguenean argitaratutako txostenean 1.652 baitziren azken hiru egunetako positiboak.
Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan egoera ere okerrera doa pixkanaka-pixkanaka. Duela astebete 30 lagun zeuden Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), eta 36 dira gaur. Eta beste horrenbeste gertatzen ari da ospitaleratuta dauden herritarren kopuruarekin. Duela astebete 114 lagun ziren, eta 179 dira gaur.
ZIUetako kutsatu kopurua 50era iristen bada, osasun larrialdia berriro ezartzea aztertuko du Jaurlaritzak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak maritzenean jakinarazi zuenez. Horrez gain, Sagarduik eskatu zuen COVID ziurtagiri digitala ezartzeko lege bat eta maskara derrigorrezkoa izatea kalean.
Izan ere, pandemiak hedatzen jarraitu azken egunetan, eta gehitu egin dira batez beste pertsona batek kutsa ditzakeenak. Oinarrizko birsorkuntza datua 1,26tik 1,29ra igo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Elgoibarkoa 1,62an dago eta Mendarokoa 2,15an.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza