Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 16 fabricando mujeres dokumentala itziar ituno Azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldien baitan, “Fabricando Mujeres 2.0” dokumentala emango dute eguenean, hilak 18, Lila emakumeen etxean. Makina Erremintaren Museoan grabatu zituzten kontsumo konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko gogoeta egiten duen lan honetarako hainbat irudi.

Indarkeria matxistaren identifikazioa eta egungo egitura ekonomikoan kontsumitzen dugunaren arteko lotura aztertzen du “Fabricando Mujeres 2.0” dokumentalak. Madrilen, Txilen eta Kolonbiako Medellin hirian grabatu zuten dokumental honen aurreneko zatia, eta baita Euskal Herrian ere. Dokumentaleko protagonista den Maiteren (Itziar Aizpuru aktoreak antzeztuta) tailerra Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan kokatu zuten. Ana Serna zuzendari laguntzaileak aurkitu zuen kokaleku hau. "Lokalizazio desberdinen artxibo bat geneukan eta Interneten ere ordu asko eman genituen kokaleku bila. Ikusi genuen unean bertan Maiteren tailerra kokatzeko espazio bikaina iruditu zitzaigun", azaldu zuen.

2021 11 16 2018 11 26 Fabricando mujeres aktoreak elgoibar makina erreminta museoan

“Fabricando Mujeres” dokumentalaren helburua Setem Hego Haizea elkarteak egindako ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ ikerketaren emaitzak modu erraz eta bisualean pantailaratzea da. "Indarkeria matxista identifikatzeko hiru alor hartu ditugu kontuan: etxea, estetika eta mugikortasuna. Alor horietako bakoitzean pertsona desberdinak elkarrizketatu ditugu. Bakoitzak bere alorretik hitz egin du, baina denak ikuspuntu positibo batetik mintzatu dira, alternatiba berriak aurkitzeko giltzak emanez" azaldu du dokumentaleko zuzendari Paula Iglesiasek (Santiago, Galizia, 1986) Barren aldizkariari 2018an eskainitako elkarrizketan (irakurri hemen -PDF-). Iglesiasen berbetan, indarkeria matxista kritikatzen du filmak, baina tonu umoretsuan, biktimismoan erori gabe eta ahalduntzearen bidetik. "Feminismoa presente dago dokumental guztian, bere perspektiba guztietan".

  • IZENA EMATEKO: “Fabricando Mujeres 2.0” dokumentala, eguen honetan, azaroaren 18an, ikusteko aukera izango da Lilan (San Frantzisko 21, 2), 18:00etan. Izena eman behar da, honako loturan agertzen diren datuak emanez.

 

∞Lotura duten albisteak:

2021 11 16 fabricando mujeres azaroak25 elgoibar kartela

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza