Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 15 hitzaldia mendaro mediterraneoko ahotsakItsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziarekin zuzeneko konexioa egitea lortu zuten, azaroaren 3an, Mendaro Ikastolako LH3 eta LH4ko ikasleek. Arno Guraso Elkarteak ikastolaren laguntzarekin elkartasuna sustatzeko eta kontzientzietan eragiteko asmoz antolatutako ekimena izan zen. Orain, egitasmo beraren baitan, hitzaldi bat antolatu dute.

Eguazten honetarako azaroaren 17rako, antolatu dute ‘Mediterraneoko ahotsak’ izenburupean. Migranteekin eta migranteentzat lanean ari diren bi gobernuz kanpoko erakundetako lagun bana gonbidatuko dituzte Mendarora: batetik, Lorea Larrañaga, Aita Mari salbamendu ontziko mediku boluntarioa, eta bestetik, Asier Juaristi, Zaporeak elkarteko boluntarioa.

  • Hitzaldia udaletxeko Otarre aretoan izango da, azaroaren 17an, 18:30ean.

2021 11 15 mediterraneoko ahotsa mendaro arno kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza