Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 13 koldo aranburu omenaldia elgoibarKoldo Aranburu euskal militante komunista agurtzeko ekitaldi publikoa egin zuten, bere lagun eta kideek, joan den zapatuan, Giza Eskubideen enparantzan.

Lagunartean esan zioten agur joan den urriaren 20an zendu zen Koldo Aranbururi. Bere ingurukoek hartu zuten hitza. Omenaldiaren hasieran Koldo Aranburu nolakoa zen deskribatzen zuen testu literarioa irakurri zuen Ainhoa Mendibilek. Besteak beste, honako esaldietan jaso zuen Aranbururen izaera: "Emakumez inguratutako gizon txiki handi bat. Zigarro bat eskuan. Gazte, gaur egungo gazteak, hasarratzen zinen"; "Bizitza bizitzeko zure patxada horrekin geratuko naiz Koldo, hemen eta orain bizitzeko gaude"; "Eta zuk, esan beste altuari, gure herriko zati bat eraman duzuela zuekin. Plazara jaisten naizen bakoitzean arnasten zaituztet. Kartelak pegatzeko estilo propio bat hil da. Eta beste gauza asko. Gugan biziko zarete".

Ekitaldian berba egin zuten guztiek lorak laga zituzten Koldo Aranbururen argazkiaren azpian jarritako ikurriñaren gainean, eta musikak ere eduki zuen lekua omenaldian.
Bere militantzia politikoa eta sindikala izan zuten hizpide hitza hartu zutenek, Isidro Gabilondok eta Arnaldo Otegik horien artean, eta Asier Burgañak berba egin zuen familiaren izenean. Azken hiru asteetan jaso duten babes eta maitasun "izugarria" eskertuz hasi zuen hitzaldia, eta osabari eskainitako lerro batzuek irakurri zituen gero: "Hiru aste jadanik joan zarela, eta zure argazkia ikustean pentsatzen dut momentu batetik bestera hemen agertuko zarela. Erreka ondoko mahairen batean jarri, eta elkarrekin zerbait hartuko dugula. Euskal Herrian, eta orohar, munduan gertatzen ari denari buruz hitz egingo dugula, begirada kritiko baina konpontzaile batekin. Elgoibarren dauden, edo sortu daitezkeen arazoez jardungo dugula: pentsionistak, etxeko andreak, langabetuak, etorkinak... ahal den heinean hauen egoera hobetu dezakeen irtenbide bila. Jarraituko duzu zuk bezela pentsatzen ez duenarekin hitz egiten, haren lekuan jarri eta bere egoera ulertzen saiatzen. Jarraituko duzu baita ere, zu bezala pentsatzen duenari, gaizki egiten duenean hanka sartu duela esaten. Hori da zintzotasuna. Hori da nire ustez haundi egiten zaituena. Guztion hobe beharrez borrokatzen eman duzu zure bizitza. Horrenbeste maite duzun herri honek faltan botako du borrokatu beharra dagoen egoera baten aurrean, zu ez egotea. Zu bezalako jendea behar baitu herri honek; ezer esan gabe asko egiten duena, isilean lan nekaezina burutzen duena. Zoritxarrez ez dira garai onak hauek, mundua hankaz gora dago, eta sarri esan didazun bezala, gure txikien etorkizuna ez da batere xamurra izango. Zorionez, baina, zuk egindako bideak asko balioko digu. Balioko digu injustizien aurrean borrokatzeko, geldi eta isilik geratzeak ondorio onik ez daukala konturatzeko, pausoak, txikiak izan arren, aurrera egin behar direla gogorarazteko. Orainean hitz egiten dizut, joan zaren arren oso bizirik sentitzen zaitudalako. Zure esanak eta eginak betirako nire barnean iraungo dutelako. Zoragarria izan da urte guzti hauetan zu osabatzat edukitzea. Altxorra guretzat, zurekin pasatako denbora guztia. Eskerrik asko bizitza bihotzarekin eta zentzuz bizitzea zer den irakatsi didazulako. Eskerik asko, bihotz bihotzez, Koldo".

Azken abestia elkarrekin abesten zuten bitartean, omenaldira batutakoek lorak laga zituzten Aranbururen irudipean.
Youtubera igo duten bideoan ikus daiteke omenaldia osorik.

2021 11 13 koldo aranburu omenaldia elgoibar 1

2021 11 13 koldo aranburu omenaldia lorak elgoibar

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza