Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 15 elgoibar aterkiagazEremu gorrian dauden herrietan murrizketak ezartzea beharrezkoa dela ikusi du Eusko Jaurlaritzak, eta martitzen honetan iragarriko dituzte neurri berriok.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ugaritzen ari dira COVID-19 kasuak, hiru lurralde horietan 150etik gorakoa baita intzidentzia tasa gaur gaurkoz. Transmisioa maila altura pasa dela ikusita, Jaurlaritzak beharrezkoa ikusi du murrizketak ezartzea koronabirus kasu gehien dituzten herrientzat; hau da, eremu gorrian direnentzat. Gaur eguerdian argitaratuko dira datu eguneratuak, eta 400eko intzidentzia metatua baino gehiago duten herrietan murrizketak aplikatuko ditu Jaurlaritzak: "Euskadiko kutsatzeek goranzko joera hartu dute eta lehenbailehen geldiarazteko beharra dago", adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.

Sailburuak bihar emango du murrizketa berrien inguruko informazioa, Gobernu Kontseiluaren ostean egingo duen prentsaurreko agerraldian.

Une honetan bost herri daude eremu gorrian, 400eko intzidentzia-tasa baino altuagoarekin: Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga.

Jaurlaritzak datu epidemiologikoak azkenengoz eguneratu zituenean, azaroaren 8an, 164,64an zegoen Elgoibarko intzidentzia tasa metatua, eremu horian.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza