Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 11 lurpeko edukiontzia debabarrena mankomunitatea elgoibar 1Lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatu ondoren, Mankomunitateak jarraipena emango die lurpeko edukiontziekin zerikusia duten lanei.

Asteon amaitu dituzte eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak, hondakin bilketaren eraginkortasuna eta praktikotasuna handitzeko, mantentze gastuak murrizteko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin, Mankomunitateko presidente Iosu Arraizen berbetan. Orain, aldatu ez dituztenak berrituko ditu Mankomunitateak, egoera txarrean dauden kasuetan, guztira 65.

Azaroaren 15ean hasiko dituzte eskualdeko 65 lurpeko edukiontzi berritzeko lan horiek dituzte bailaran. Elgoibarren hasiko dituzte lanak, eta ondoren, Ermuan, Eibarren eta Mutrikun jarraituko dute. Bi fasetan egingo dituzte, abenduko oporraldiaren aurretik eta ondoren. Soterratu berrien suministroa, egin beharreko obra eta instalazioaren aurrekontua 921.522,47 eurokoa da (BEZa barne).

Jokin Alberdik, Mankomunitateko zerbitzuen tekniko arduradunak azaldu du lanen nondik norakoa Elgoibarren egin duten prentsa agerraldian: “lehenik lurpeko edukiontzien ekipamendu zaharkituak osorik erretiratuko dira puntu guztietan, eta erretiratutako material guztiak baimendutako hondakinen kudeatzaileengana eramango dira, behar bezala birziklatu eta tratatzeko. Ondoren, lurpeko edukiontziak kokatzen diren zuloak garbitu eta egokituko dira, eta azkenik ekipamendu berria jarriko da. Helburua da egoera txarrean dauden lurpeko edukiontziak eguneratzea eta berritzea, hondatu aurretik".

2021 11 11 lurpeko edukiontziak itxi gainean jarri elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza